Free YouTube Transcribe

Video transcript

La filosofía como actitud crítica. Francesc Torralba en NEXT

Kristau Eskola · 381 words · 2 min read

Want to search this transcript, jump the video from any line, or download it as TXT, SRT, or VTT?

Open in the transcript tool

Full transcript

0:00Filosofia, bizi jarrera gisa, jarrera kritiko gisa,

0:03egia ezagutzeko borondate gisa, ikerketa gisa,

0:06pertsona baten bizitzako etapa guztietan garatu behar da.

0:10Filosofia bizitza osorako tresna bat da?

0:13Gauza bat da filosofia unibertsitatean garatzen dugun diziplina unibertsitario gisa,

0:20eta beste gauza bat da filosofia bizi orientabide gisa, iparrorratz gisa.

0:24Hori niretzat funtsezkoa da.

0:26Nola laguntzen diogun pertsonari bere bizi proiektua pentsatzen:

0:31nola garatuko dudan pentsatzea, zer tresna behar ditudan,

0:35zer zailtasun, zer eragozpen, zer laguntza izan ditzakedan.

0:39Hori guztia ezinbestekoa da eta filosofiarekin du zerikusia, eragozpenekin eta pertsona bakoitzaren erabakitasunarekin.

0:45Balioen irakaskuntza ez da jakintzen irakaskuntzaren parekoa,

0:50eredu izatea eskatzen baitu.

0:54Irakaslearen, tutorearen, gurasoaren ereduzko konpromisoa eskatzen du,

0:59eta horrek, aldi berean, asko eskatzen digu guri irakasle gisa.

1:01Edonola ere, irakasle askok oso barneratuta dute ikasleentzat eredu diren ideia hori,

1:10eta eredutasunaren fenomenoa ahalik eta koherentzia handienarekin bizitzen saiatzen dira.

1:16Oro har, gizakion existentziaren gai nagusiak:

1:20zer gertatuko zait,

1:22badago jainkorik ala ez,

1:24zer dago heriotzaren ondoren,

1:26aske naiz ala ez…

1:27funtsezko galdera horiei galdera metafisiko deitzen diegu,

1:31eta oso absente daude.

1:33Gure hezkuntza biziki utilitarista da, oso pragmatikoa eta errendimendura eta profesionaltasunera dago bideratuta.

1:41Ez dut esan nahi hori negatiboa denik,

1:43baina galdera horiek hor daude,

1:45eta heldu egin behar zaie, aurkeztu egin behar dira

1:48eta erantzuna behar dute, nahiz eta erantzun hori pluraltasunetik etorri.

1:51Gaur egun honako balio hauek azpimarra ditzakegu hezkuntzaren praktikan:

1:56hasteko, malgutasuna edo egokitzeko gaitasuna;

2:00baina, horrez gain,

2:03aniztasun handiko inguruneetan elkarrekin bizitzeko gaitasuna.

2:09Nire ustez mundu zinez teknologiko honetan leku bat bilatzeko beharko dituzten gaitasunak garatzen ari gara,

2:19baina balioak ere azpimarratu nahi ditugu,

2:22beren bizi proiektua garatzeko beharko dituzten bertuteak.

2:26Nahiz eta agian ez indar edo gogo berarekin.

2:31Ezin ditugu bereizi eskolako mundua eta hezkuntza mundua bizi dugun haustura teknologiko esponentzialetik.

2:41Eskolak, alde batetik, horren hartzaile izan behar du, baina baita kritiko ere.

2:51Ez du izan behar teknologia horien hartzaile soil,

2:55bereizten jakin behar du, zer bai eta zer ez, eta zer momentutan bereizten.

3:00Bestela, teknologiekiko mendetasuna duten haur hiperkonektatuak eta hiperrestimulatuak izango ditugu,

3:04eta horiek dira gure munduaren dramak.

3:07Konektatzen eta deskonektatzen irakatsi behar diegu,

3:10eta informazioa behar bezala bilatzen.

3:13Mendiaz eta naturaz gozatzen,

3:15baina baita informazioa sarean bilatzen ere.

3:18Hezkuntzan pentsamendu kritikoa behar dugu.

3:20Sarearekiko sineskortasun handia dago gizartean.

3:25Oso erraz sinesten dugu influencer batek edo youtuber batek dioena,

3:29edo neopopulista batek dioena.

Recently added transcripts

Browse the whole transcript library

This transcript was generated from the captions YouTube publishes for this video. Get the transcript of any YouTube video atfreeyoutubetranscribe.com, free, unlimited, no sign-up.